Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Mendigoizaleak taldeak ostiralean banatu zituen Ferietako Argazki Rallyko sariak. Bi sari garrantzitsuenak irabazita, Pello Romatet nagusitu zen lehiaketan. Bereak izan ziren bilduma eta argazki onenak. Carlos Mediavillarendako izan zen bigarren saria eta Oliver Perezendako hirugarrena. Haurren kategorian, Eneko Hernandez, Amaia Romatet eta Jon Grados izan ziren sarituak. Mendi taldeko kideen artean, Kristina Rubio saritu zuen epaimahaiak. 35 lagunek parte hartu dute Ferietako Argazki Rallyaren 24. edizioan. Sari banaketa ekitaldian egon zirenek argazkiak ikusteko aukera izan zuten.