Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euriak markatu zuen Askapenak antolatutako Internazionalista Eguna eta iragarritako egitarauan zenbait aldaketa egin behar izan ziren. Mugituko ez dena Baratzeko bide plazan jarritako olibondoa, palestinarren erresistentziaren sinbolo dena. Haren aldamenean Mamhoud Darwish poeta nazional palestinarraren olerkia irakur daiteke. Eguna udaletxean egindako harrera instituzionalarekin hasi zen. Iñaki Migel zinegotzi altsasuarrak udalak onartutako mozioa, zeinetan Palestinari elkartasuna adierazten zaion eta Israeli boikot kanpaina babestea erabaki zen. Harreran ere Arbizuko alkate Josu Miren Mendinuetak hitza hartu zuen eta internazionalismoa"munduko herrien anaikidetza bultzatzea" zela adierazi zuen. Arbizu Marda herriarekin senidetua dagoela gogoratu eta Euskal Herriko herriak horretara gonbidatu zituen. Ekitaldian bildutako hautetsi sakandar apurren izenean Iñaki Migelek Hassan Barghouti sindikalista palestinarrari eta DAM musika taldeko kideei momotxorro baten irudia eta Altsasurekin zerikusia duten hainbat liburu oparitu zizkienHassan Barghoutik LAB eskertu zuen,"Euskal Herria, gure errealitatea eta botere sortzailea ezagutzeko aukeragatik". Barghoutik adierazi zuen Israelen kontrako boikot kanpaina "guretako laguntza garrantzitsua" dela. Gogora ekarri zuen Europako Batasunak Israelekin merkataritza itun preferentea duela eta han jasoa dagoela giza eskubideak urratzen badira Israel zigortzeko aukera dagoela. Boikotak Hego Afrikako apartheidarekin bukatzeko balio zuela ekarri zuen gogora. Bestalde, nabarmendu zuen herrien okupazioa "kapitalismoaren ondorioa" ere badela, horregatik "herrien askatasuna lortzeko borrokan jarraitu beharra" aldarrikatu zuen.EgunaBurunda pilotalekuan 300 pertsona bazkaltzera bildu ziren eta ondoren abeslari eta bertsolarien saioarekin gozatzeko aukera izan zuten. Ilundua zegoen handik atera zirenerako. 18:30ean, bengalek argituta manifestazioa egin zuten. Bargoutik goizeko dei bera luzatu zuen. Milango Euskal Herriaren Lagunak taldeko kide batek Italian egiten duten lanaren berri eman zuen. Azkenik, Askapenako kide batek Israeli boikota egiteko deia zabaldu zuen eta nabarmendu zuenez, "Euskal Herria Internazionalista eraiki gabe ez dago Euskal Herria librerik". Trikipoteoak eta Gaztetxean izan ziren kontzertuekin bukatu zen hitzordu internazionalista.