Hi gazte! Gazte-gunea nola?

Guaixe 2009ko azaroaren 13a

Mojetan izanen da gazte-gunea. Lanak aurrera doaz. Bukatzean 12 eta 30 urte bitarteko gazteendako izanen da lokala. Baina Udaleko Gazteria Sailak Gazte-gunea zertan, zertarako eta nola erabiliko den erabaki nahi du gazteen parte hartzearekin. Ezinbestekotzat jotzen du hori. Horregatik bilera deialdia egin du. Udaleko Gazteria Sailak azaldu duenez, estatuko funtsetik udalak dirua jaso zuenean, Gazte-gunea prestatzea erabaki zuen. Presaka ibili zen udala eskaera egiteko eta orduan gazteriak parte hartzeko astirik ez zuen izan. Zabaldu aurretik egoitzaren erabilera zehaztu nahi du gazteekin Gazteria Sailak. Gaur bilera18:30ean, Gure Etxea eraikinean