Lehia oso estua Burundan

Guaixe 2009ko azaroaren 17a

Ostiralean hasi zen Sociedad Deportiva Alsasuak antolatutako afizionatuen IV. Erremonte Torneoa. Txapelketan sei biko ari dira lehiatzen, bi multzotan banatuta, tartean lau sakandar: Arza, Iriarte, Isatxi eta Berastegi. Arzak Garzesekin osatu du bikoa, Urrutiak Iriarterekin, Isatxik Zubeldiarekin eta Etxarrik Berastegirekin. Ostiralean final laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldia jokatu zen, eta emozioz betetako bi partidaz gozatzeko aukera izan zuten zaletuek, markagailuak oso estu egon baitziren. A multzoko lehian Isatxik eta Zubeldiak 35-34 irabazi zieten Etxarriri eta Berastegiri, eta B multzoan Arza eta Garzesek 33-35 galdu zuten Urrutiaren eta Iriarteren kontra. Ostiraleko lehiakOstiralean, azaroaren 20an, final laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldia egonen da jokoan Altsasuko Burunda pilotalekuan, 22:15etik aurrera. Hurrengo partidak jokatuko dira: A multzoan: Etxarri-Berastegi - Retegi SaldiasB multzoan: Urrutia-Iriarte - Ezkurra-Andiarena