Mikologia arautzea hizpide

Guaixe 2009ko azaroaren 20a

Ferien bezperan Mikologia Jardunaldia antolatzen du urtero Altsasuko Mikologia Elkarteak. Hitzaldi, ikus-entzunezko eta erakusketa eskaintza polita egin zuten aurten ere. Baina, arazo pertsonalak tarteko, bertan behera geratu zen hitzaldietako bat, mikologia arautzeari zegokiona. Hitzaldiak sortu zuen ikusmira handia ikusita, bigarren aldiz antolatzea erabaki du Altsasuko taldeak. Ultzamako Mikologia Parkeko arduradun Javier Gomez izanen da hizlaria eta "La regulación micológica. Una apuesta de futuro" izena eman dio saioari.HitzaldiaGaur, 19:00etan, Altsasuko Gure Etxea eraikineko 2. pisuan.