Emakumeen eskubideen aldarria antzerkian

Guaixe 2009ko azaroaren 20a

Antzerkiaren historiako lan adierazgarrienetako bat Altsasu iritsiko da bihar; Henrik Ibsen norbegiarraren Casa de muñecas antzezlana, hain zuzen ere. Gaiarre Antzokia Fundazioak berreskuratu du klasiko handia. Egileak ukatzen bazuen ere, lehen antzerki feministatzat dute batzuek. Nora da dramaren protagonista; XIX. mende kontserbatzailean, aitaren kontrolpean bizitzetik senarraren kontrolpera bizitzera pasako da. Obrak hausnarketa egiten du garai hartan gizon eta emakumeek gizartean zuten paperaren inguruan. Marta Juanizek, Carol Veranok, Carlos Ibarrak, Leire Ruizek, Pablo del Mundillok eta Alfonso Torregrosak emanen diete bizia victoriar garaiko pertsonaiei, Miguel Munarrizen zuzendaritzapean. Arrakasta handiarekin mustu zuten antzerkia Iruñean. Ea erantzun bera duen Altsasun.AntzerkiaBihar, larunbatean, 20:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunean. Sarrerak salgai daude 6 euroan.