Itziar Nazabalen ikasleak erakusketa-gelara

Guaixe 2009ko azaroaren 20a

Altsasuko Iortia kultur guneak erakusketa berria mustuko du gaur: Itziar Nazabalen margo tailerreko ikasleek haien lanak jarriko dituzte jendaurrean. Abenduaren 6ra arte, artista berrien lanez gozatzeko aukera izanen da.Ikasle ausartakDenetariko ikasleak ditu Itziar Nazabalek, hiru urtekoak txikienak eta 60tik gorakoak helduenak. "Asko disfrutatzen dute guztiek" esan digu irakasleak. Altsasuarrak, ohiko margo teknikaz gain, haratago joatera animatzen ditu ikasleak. Gazteak dira teknika eta estilo berriak mustutzen lehenak, baina haien atzetik jarraitzen dute helduenek ere. "Oso ausartak dira" nabarmentzen du Itziar Nazabalek, "aukerak ematen dizkiet, pausoa ematen dute eta emaitzekin poz-pozik geratzen dira. Polita da nigan konfiantza dutela ikustea" gehitu du. Ikasleek egindako urratsak agerian geratuko dira erakusketan; denetariko lanak egonen dira ikusgai. Iortia kultur guneko erakusketa-gelara doanak haurren lanak ikusiko ditu batetik, estilo klasikoko lanak bestetik, eta estilo eta teknika azterketa eta esperimentuaren fruitu diren lan bitxi bezain ederrak azkenik. ErakusketaAbenduaren 3a arte, Altsasuko Iortia kultur gunean. Ordutegia: asteartetik larunbatera 18:30etik 21:00etara eta igandetan 18:30etik 20:30era.