Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko asteazkenean Altsasuko Udalak aho batez onartu zuen Dantzalekuko kirol gunean egin behar diren lanen baldintza plegua. Futbol zelaian belar artifiziala jarri eta, atletismo pista eta salto gunea guztiz berrituko dira. Lanek 832.924,78 euroko aurrekontua dute, BEZ kanpo. Hiru hileko epean despeditu beharko lirateke. Baina, lanak gehiago luzatzea aurreikusten da, eguraldi baldintza jakin batzuk behar direlako lan horiek egiteko. FuntsaLanak Enplegurako Toki Inbertsioaren Estatu funtsarekin finantzatuko dira eta, horregatik, urtea despeditu aurretik hasi beharko dituzte. Dantzalekuko hobekuntza lanak egiteko diru gehiago etorriko da Madrildik. NaBairen emendakin bat onartu da eta heldu den urteko Estatuko aurrekontuetan Dantzalekun hobekuntza lanak egiteko milioi erdi euro bideratuko dira.105 x 65Futbol zelaiaren azalera.