Nitram Pool-i igerilekua biharko zabaltzeko eskatu dio udalak

Guaixe 2009ko azaroaren 18a

Altsasuko Udalak Zelandi kiroldegia kudeatzen duen enpresari bi eskaera egin zizkion atzokoan. Batetik, 48 orduko epean udaletxean agertzea kiroldegiko bainu gunearen itxiera azaltzeko eta egoera argitzeko. Udalak ere epe bera eman dio Nitram Pool enpresari kiroldegi osoak berriro jarduera normala izan dezan, eta jardun hori urte akaberara arte luzatzeko. Halakorik gertatu ezean, Altsasuko Udalak aurreratu du "enpresarekiko egoki jotzen dituen neurriak hartzea" aztertuko duela. Altsasuko Udalak, bestalde, adierazi du "sentitzen duela enpresaren jarrerak erabiltzaileei sortzen ari dien kaltea". Arazoa 2010ean konpondua egonen dela aurreratu du udalak.