LAB-ek kalitatezko gizarte zerbitzuak eskatu ditu

Guaixe 2009ko azaroaren 19a

Arlo soziokomunitarioan lan egiten duten LAB-eko hainbat ordezkarik asteazkenean azokan izan ziren. Lan arlo horretan bizi den behin-behinekotasuna eta horrek sortzen dituen ondorioak salatu eta herritarrei jakinarazi nahi zizkien LAB-ek horrela. Kalitatezko gizarte zerbitzuak eskatzerakoan sindikatu abertzaleak langileen lan baldintza hobeak, soldata duinak, langileen lan osasuna babestua egotea eta beste aldarrikatu zituen, "denon eskubide sozialak bermatuak izan daitezen". Zerbitzu Sozialen Aldeko Ibilbidea Euskal Herri osoan barna dabil arlo horretako lan baldintza kaxkarrak salatzen, eta Altsasun ere geldialdia egin zuen.  EskaerakZahar etxeetako langileendako kontratu finkoa (hirutik batek aldi baterakoa du), Nafarroako lan-hitzarmena edota zahar etxeetako langileei lanean sortzen zaizkien gaixotasunak lan istripu edo lan gaixotasun gisa onartuak izatea. Horrekin batera, Nafarroako Gobernuak oinarrizko gizarte zerbitzuak behar bezala finantzatzea eskatu zuten, baita premia larrian dauden eta oinarrizko errenta jaso behar duten pertsonak behar bezala atenditzeko Nafarroako Gobernuak langile gehiago kontratatzea ere. Mendekotasuna, gizarte bazterketa, haur eta gazteen arlotan lan egiten dutenendako lan baldintza duinak eskatu zituen LAB-ek.