Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Elizondoko Lur aretoa leporaino bete zen larunbatean, Nafarroako Euskal Kantu Txapelketa hartzeko. Etxarri Aranatz eta Berriobeitiko kanporaketetan parte hartu zuten 22 taldetik 13 iritsi ziren finalera. Horien artean zegoen Altsasuko Iaioak taldea. Sakandarrek Ella baila sola taldearen abesti moldatu eta Ausaz egin dezagun abestu zuten, 200 lagunen aurrean. Kantuz gozatu zuten abeslariek eta haien ahots ezti eta interpretazio ederraz entzuleek.Kantaldia amaituta, sariak jasotzeko garaia iritsi zen. Epaimahaiak sorkuntza lana eta era modernoan abestu zuten onenak saritu zituen. Beste batzuekin batera, Iaioak taldeak sari berezia jaso zuen. Sakandarren talde lan ona txalotu zuen epaimahaiak.