Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Ezker Batuak (EB) Sakanako Mankomunitateko 2010eko aurrekontuari bi emendakin aurkeztu dizkio. Altsasuko EB-k eskatu du Euskara Zerbitzuari Udalak 24.000 euro gutxiago ordaintzea. Koalizioaren ustez udalak euskararen arloan mankomunitatetik jasotzen dituen zerbitzuak "ez datoz bat udalak ematen duenarekin". Bestalde, Altsasuko Udalak Mankomunitateko Kirol Zerbitzuari Altsasuko Udalak 12.000 euro gutxiago ematea proposatu du Ezker Batuak. Koalizioak argudiatu duenez, "Altsasuk dituen kirol azpiegitura eta jarduera eskaintza nahikoa zabal da eta eskaera erantzuteko diru gehiago behar da". Ezker Batuak proposatu du mankomunitateko bi zerbitzu horietara bideratuko ez liratekeen 36.000 euroak udaleko beste diru sail batzuetan sartzea: larrialdi laguntza, irabazi asmorik gabeko erakundeak laguntzea, garapenerako laguntzak, etxegabekoendako baleak eta interes sozialeko beste batzuetarako. Bestetik, Nafarroako Ezker Batuak herrialdeko aurrekontu proposamenari emendakina aurkeztu dio. Haren bidez 50.000 euro lortu nahi ditu Altsasuko Musika Eskolako Patronatuarendako. NEB-en ustez udalak ikasle eta ikasturteko jasotzen duen diru-laguntza eskasa da.