Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sociedad Deportiva Alsasuak antolatutako afizionatuen IV. Erremonte Torneoko final laurdenetako bigarren jardunaldia hartu zuen ostiralean Burunda pilotalekuak. Txapelketen sei biko ari dira lehian, bi multzotan banatuta. Ostiralean, A multzoan, Retegik eta Saldiasek Isatxi altsasuarra eta Zubeldia izan zituzten aurkari. Partida oso estua izan zen eta azken tantoan erabaki zen. Bukaeran, 35-34 gailendu ziren Retegi eta Saldias. Eta B multzoan, Ezkurrak eta Andiarenak 35-25 irabazi zieten Arza altsasuarrari eta Garzesi. Ostiraleko lehiakOstiralean, azaroaren 27an, final laurdenetako ligaxkako hirugarren eta azken jardunaldia egonen da jokoan Altsasuko Burunda pilotalekuan, 22:15etik aurrera. Sarrera doan izanen da. Ondoko lehiak jokatuko dira: A multzoan: Etxarri-Berastegi - Retegi-SaldiasB multzoan: Urrutia-Iriarte - Ezkurra-Andiarena