Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Iskiza gimnasia erritmiko taldea zoriontzeko moduan dago. Asteburuan haurren mailako talde batek Cordoban jokatutako Espainiako Base Txapelketan parte hartu du. Sakandarrek lan bikaina egin dute, 39 talderen artean seigarrenak sailkatu baitira. Ondoko neskek osatzen zuten haur mailako taldea: Cristina Nuncio, Olaia Agirre, Amaia Zubikoa, Zuriñe Argüelles, Olaia Granizo, Nerea Llamas eta Leire Bujanda. Euren entrenatzaileekin joan ziren Cordobara: Amaia Olmo, Cristina Remolina eta Izaskun Lobo. Iskiza kluba egindako lan onaren fruituak jasotzen ari da, eta ziur berri pozgarri hauekin are ilusionatuago jarraituko dutela lanean. Bestetik, Iskiza klubak bere eskerrik beroenak eman nahi dizkio Uharte Iruñeko Disnaval margo enpresari, Cordobako bidaiaren babeslea izan baita.