Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Nafarroako Gazteen Lau t´erdiko finalerdiak jokatu ziren Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan. Ordezkari sakandar bakarrak, Altsasuko Pilotajaukuko Lopezek, ezin izan zuen Jauregiren kontra. 7-18 galdu zuen Lopezek, eta finalera sailkatzeko atarian geratu da. Beste finalerdian, Jaunarenak 18-6 irabazi zion Lobani. Jaunarena eta Jauregik jokatuko dute finala larunbatean Labriten.Pilota emaitzak. Atzo Donostiako Egia auzoko txapelketan Yoldik eta Zabaletak 7-22 galdu zuten Armendarizen eta Gorrotxategiren kontra.