Espainiako Auzitegi Nazionalaren kontrako manifestazioa

Guaixe 2009ko azaroaren 26a

Altsasuko Errepresioaren Aurkako Topaketak (EAT) deituta bihar "epaiketa politikorik ez! audientzia nazionala, stop!" leloa duen manifestazioa eginen da. Mobilizazio horren bidez Madrilgo epaitegi horretan aurki "atxiloketa prebentiboekin hasitako muntai poliziala" salatuko da. Abenduaren 9, 14, 15, 16 eta 17an 13 euskal herritar epaituak izanen dira. Horien artean Ramon Lopez Cid, Makana, altsasuarra dago.EAT-k salatu du 2002an hasitako atxiloketa prebentiboak "gezur izugarria izateaz gain, ez dauka oinarri juridikorik". EAT-k gogora ekarri zuen garai hartan Espainiako Barne Ministerioak emandako azalpena: "ETA-ko kide izatera pasa baino lehen atxilotu ditugu". EAT-tik azaldu dutenez, "logika ustel honen baitan urte hauetan dozenaka izan dira atxilotuak, espetxeratuak eta askatuak". EAT-k salatu du "Auzitegi Nazionala Euskal Herriarekin akabatzeko estatu espainiarraren arma" dela. Horregatik, auzitegiari "epaiketa berehala etetea eta bi altsasuarren kausak artxibatzea" eskatu dito EAT-k. Azkenik, astearte goizeko "operazio politiko-poliziala" salatu zuen topaketak. Asteartean bertan 60 pertsonek elkarretaratzea eta manifestazioa egin zuten. Bi kasuRamon Lopez Cid "atxiloketa prebentiboen barruan" 2003ko urrian atxilotu zuten eta polizia etxean lau egun pasa ondoren espetxeratu zuten.Torturak salatu zituen. 30.000 euroko fidantza ordaindu ostean 2006ko ekainan aske gelditu zen. Astero epaitegira joan behar du sinatzera. 10 urteko espetxe zigorra eskatzen dute beretako. Joseba Garmendia epaiketa zain dago. Udalbiltzaren, euskal hautetsien erakundearen aurkako operazioan atxilotu zuten 2002an. Espetxean sartu zuten 2005ean 60.000 euroko fidantza ordaindu eta aske gelditu zen arte. 15 urteko espetxe zigorra eskatzen dute. BabesleakAltsasuko Udala, ELA, LAB, Altsasuko Feministak, Zubiondo elkartea, Bilgune Feminista, Askapena, Altsasuko Peñak, Ezker Abertzalea, EHE, Inauterietako Batzordea, Aurrio Trepalari Taldea, Altsasuko Gazte Asanblada, Sakanako AEK-ko irakasleak, Gazte independentistak eta Amnistiaren Aldeko Mugimendua. Bi epaiketen kontrako 600 sinadura ere bildu dira. ManifestazioaBihar, 20:00etan, Altsasuko plazatik abiatuko da.