Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurkezpenik behar ez duen abeslaria da Sorkun. Musika ibilbide oparoaren ondoren, berezko lekua du Euskal Musikaren Historian. Historia horri egindako azken ekarpena ekarriko du bihar Altsasuko Gaztetxera. Bere ibilbideko zenbait kantu berreskuratu eta moldatu ditu gipuzkoarrak. Kashbad, Distantzia, Hesiak, Onna, Duna eta Sorkun & Vicepresidentes diskoetako abesti akustikoenak moldatu ditu Sorkunek, zuzenean modu desberdin eta biluzian aurkezteko. Horiekin batera, eskola zaharreko bluesak ere abestuko ditu: Skip James, J. B. Lenoir eta Howling´Wolf esaterako. Halaber, Shemekia Copeland eta Madeleine Peyroux-en bertsio berriak eskainiko ditu. Soiltasuna eta biluztasuna izanen dira proiektu berri honen ezaugarri nagusiak. Gorka Sesma eta Iker Alvarez izanen ditu lagun gitarra akustikoekin. Bihar, larunbatean, 23:30ean, Altsasuko Gaztetxean.