Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehenean hasi eta bihar despedituko da Olatzagutiako Udalak antolatutako Kirolaren Astea. Praktika eta teoria uztartu ditu Kirolaren Asteak, makina bat kirol ezberdinetako partidak izateaz gain - tenis, areto futbol, futbol, pilota, pala motza... - , eskalada jardunaldia eta hitzaldiak, diapositiba emanaldiak eta beste izan baitira. Olatzagutiako zinegotzi Javier Gil Gastaminza izan da Olatzagutiako Kirolaren Asteko arima. Berak prestatu du programazioa eta bera dabil egunero-egunero antolakuntza lanetan. Orain artekoaren balorazio oso positiboa egin du. Tenis jardunaldiak arrakasta handia izan zuela nabarmendu du Javierrek, eta astearteko areto futbol jardunaldian ere jendea bildu zela. Bestalde, kiroldegia txiki geratu zen asteartean Osasunako jokalari eta jokalari ohiek emandako hitzaldian. Jokin Esparza, Javier Camuñas eta Patxi Puñal jokalariekin batera Enrique Martin jokalari eta entrenatzaile ohia hurbildu ziren Olatzagutiara. "Lekua lepo bete zen eta haurrak erotzeko moduan zeuden. Eurekin argazkiak atera eta sinadurak eskatu eta gero galderen txanda izan zen eta bukaeran Osasunako jokalariek sinatutako baloi bat zozketatu zen eta bestea lesionatuta dagoen Antxon Madinabeitiari eman genion" dio Gilek. Asteazkenean eskalada jardunaldia izan zen eta gero mahainguruan bildu ziren Ruben Beloki pilotaria, Fermin Gabilondo eta Jone Pelaez korrikalariak, San Antonioko jokalari ohi Iñaki eta Karlos Lopez, Kike Elizalde erremontista eta Jose Luis Arrieta eta Xabier Zabalo txirrindulariak. Juan Mari Guajardo eta Javi Gilek moderatuta, bildutakoen galderak erantzun eta euren esperientziaren berri eman zuten. Jardunaldi polita eskaini zuten gure gertuko kirolariek, ehunen bat ikusleen aurrean. Ostegunean pilota partiden txanda eta kimuen areto futbol partida izan ziren. Kirolaren asteak bihar eta larunbatean izanen du segida. Geratzen denaAzaroak 27, ostirala19:00etan pala motza udal pilotalekuan: M. Eslava-Etxabarren - Jesus Angel-Javier Martin (Munduko txapelketan aritutakoak).20:30ean: Mendiari buruzko diapositibak Kultur Etxean. Fermin Gabilondo.Azaroak 28, larunbata18:00etan: Pilota partidak udal pilotalekuan: Tollar-Gastaminza I - Garcia-Kintana (Sutegi klubeko jokalarien lehia) Saez-Koka - Flores-Mikel Goñi (Garfek antolatutako pilota partida)Sarrera: 10 euro. Bi partiden artean, Garfek 2009-2010 urteko denboraldiko argazki ofiziala aterako du. Ekitaldian egongo dira Capellan, Rey, Alberto Beloki, Koka, Mikel, Oskar Lasa