Eguberritan lana eta familia ardurak eramangarriagoak egiteko eskaintza

Guaixe 2009ko abenduaren 2a

Lana eta familia ardurak direla eta, eguberritan seme-alaben zaintzan arazoak dituzten pertsonei zuzendutako programa da Dibertigarria, bateragarria. Kangu udal ludotekak sustatu du eta 3 eta 12 urte bitarte dituzten haurrek "gozatzeko" aukera eskaintzen du. Hara joanen diren haurrek "jolas, jarduera eta tailerren bidez oporrak lagunekin gozatzeko aukera izanen dute". Plazak mugatuak dira. EskaintzaKangu udal ludotekak abenduaren 23, 24, 28, 29, 30, 31rako eta ilbeltzaren 4, 5, 6, 7 eta 8rako egin du eskaintza. Bi ordutegi daude aukeran: 8:30etik 13:30era (30 euro) eta 11:00etatik 13:30era (15 euro). Familia bereko haurrendako eta arduradun bakarreko familiendako hobariak daude. Izen ematea012 telefonora deitu abenduaren 9tik 15era. Ordainketak banku-txartelaren bidez eginen dira.