Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehen eta asteazkenetan, 20:30etik 21:30era, hamar bat lagun biltzen dira Altsasuko Labadero eraikinean. Euskal dantzak ikastea da guztien helburua. Etorkizuna dantza eskolako guraso talde bati bururatu zitzaion ideia eta eskaintza zabala egin zuten.Duela hilabete batetik zintzo-zintzo elkartzen dira astean bitan. Plazako euskal dantzak ikasten dituzte Iñaki Agirreren pausuak jarraiki: jota, porrusalda, zazpi jauzi, Momotxorroen dantza eta abar. "Betiko dantzak, nolanahi dantzatzen ditugun horiek ikastea da gure helburua; ez dugu talde gisa kalera ateratzeko asmorik" azaldu dute. Ikasturte osoa jarraituko dute horretan. "Primeran pasatzen dugu; terapia hutsa da" esan digute. Taldearekin bat egitera animatu dituzte sakandarrak.