Erremontista onenen garaia Altsasuko torneoan

Guaixe 2009ko abenduaren 1a

Sociedad Deportiva Alsasuak antolatutako afizionatuen IV. Erremonte Torneoaren azken txanpa hastear dago. Txapelketa azaroaren 13an hasi zen eta hurrengo bi asteburuetan finalerdiak eta finala jokatuko dira. Guztira sei biko aritu dira lehian Sociedad Deportiva Alsasuak antolatutako txapelketan, bi multzotan banatuta. A multzoan Isatxi-Zubeldia, Etxarri-Berastegi eta Retegi-Saldias aritu dira, eta B multzoan Arza-Garzes, Urritia-Iriarte eta Ezkurra-Andiarena. Aipatutakoetatik lau sakandarrak dira: Isatxi, Berastegi, Arza eta Iriarte. Aurreko ostiralean final laurdenetako hirugarren eta azken jardunaldia jokatu zen. A multzoan Etxarri eta min hartuta zegoen Berastegiren tokia hartu zuen Zabalak 35-29 irabazi zieten Retegiri eta Saldiasi, eta B multzoan Urrutia eta Iriarte 35-20 gailendu ziren Ezkurraren eta Andiarenaren aurrean. Ostiralean, abenduaren 5ean, finalerdiak jokatuko dira Burunda pilotalekuan, 22:15etik aurrera. Sarrera doan izanen da. A eta B multzoan sailkatutako bi bikote onenek lortu dute finalerdietarako txartela: Etxarri-Zabala, Isatxi-Zubeldia, Urrutia-Iriarte eta Ezkurra-Andiarenak. Isatxi eta Iriarte dira ordezkari sakandar bakarrak, Arza bidean geratu eta Berastegi min hartuta dagoelako. Bestalde, azaroaren 11n final handia eta 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatuko dira, 22:15etik aurrera Burunda pilotalekuan. Finalerdiak-Etxarri-Zabala (A multzoko onenak) - Ezkurra-Andiarena (B multzoko bigarrenak)-Urrutia Iriarte (B multzoko onenak) - Isatxi-Zubeldia (A multzoko bigarrenak)