Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bere jardunaren berri eman asmoz, Josefina Arregi klinika psikogeriatrikoak jardunaldia antolatu du. 15 urteko zerbitzua, etorkizunean pentsatzen leloa du jardunaldiak eta Altsasuko Iortia kultur gunean izanen da. Bildutako guztiei ongi etorria eginen die Jesus Torralba Zelaiak, Arfe-Felipe Lezea Fundazioko zuzendari kudeatzaileak. Ondoren, ponentziak, eztabaidarako tartea eta klinikako boluntario beteranoei omenaldia eginen zaie. Ines Frances Roman mediku geriatra arduratuko da horretaz.Egitaraua18:00etan Aurkezpena eta irekiera.18:10ean Ariketa fisikoa eta zahartzea. Hizlaria: Jose Luis Larrion Zugasti, Nafarroako Ospitaleko Geriatria Zerbitzuko zuzendaria.18:30ean Alzehimer gaitzaren egungo tratamendua. Erronka berriak. Hizlaria: Pablo Martinez Lage Alvarez. Mediku neurologoa.18:50ean Eztabaida.19:10ean Klinikako boluntario beteranoei omenaldia.19:20ean Itxiera. Migel Angel Zubiria, Sakanako Mankomunitateko presidentea.