Lopez Cid auzitegian

Guaixe 2009ko abenduaren 16a

Pasa den astean hasi zen Espainiako Auzitegi Nazionalean 13 pertsonaren epaiketa. "Atxiloketa prebentiboen" epaiketetako bat da ostegunera arte Madrilen eginen dena. Ramon Lopez Cidi, Makana, ETAko kaptazio aparatuko kide izatea leporatzen dio fiskalak. Horregatik 10 urteko espetxe zigorra eskatu du. Altsasuarrak salaketa ukatu egin du. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, "epaiketa honen oinarrizko frogak, ETA-ko kide bati (Susper) atzeman zizkioten dokumentuak (50 izenez osatutako zerrenda bat, enkriptatuta dagoena eta gainera dena inizialez eta ezizenez osatuta) eta inkomunikazio epean Polizia Nazionalak torturapean lortutako testigantzak dira".Altsasuko Errepresioaren Aurkako Topaketak aurreratu zuenez, Lopez Ciden kontrako epaiketak irauten duen bitartean udaletxe aurreko aldean 20:00etan bilkurak eginen dira. Epaiketa salatzearekin batera, sortzen den informazioa zabalduko da.MobilizazioakLopez Ciden eta aurki Udalbiltza auzian epaituko duten Joseba Garmendiaren epaiketa "politikoak" salatzeko eta Espainiako Audientzia Nazionalaren "itxiera eskatzeko" Altsasuko Gazte Asanbladako zazpi kideek sei egunez gose greba egin zuten. Azken egunean haiekin batera 20 pertsona gehiagok egin zuten baraualdia. Gose grebak iraun bitartean hainbat ekimen egin zituzten bi auzipetuen egoera salatzeko. Esaterako, hilaren zazpian 200 pertsonak elkarretaratzea egin zuten Altsasuko udaletxe aurrean.  Larunbatean, bestalde, epaiketa salatzeko 2.500 pertsonak manifestazioa egin zuten Iruñean. "Atxiloketa prebentiboak" salatzearekin batera, atxilotuei ezartzen zaien inkomunikazio aldia salatu zuten eta tortura salaketak gogoan izan zituzten. Nabarmendu zutenez, "interes politikoen arabera egiten dira atxiloketak, epaiketak eta bestelako eskubide urraketak".Lopez Cid2003ko urriaren 7an atxilotu zuen Polizia Nazionalak. 5 egunez inkomunikatuta egonzen. Torturak jasan zituela salatu zuen. Ia 3 urte eman zituen behin-behineko espetxealdian.