Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hamaika aurpegi ditu udazkenak: paisaia koloretsuak, erreka biziak, zizak... Horien bilketa egiten ari da Altsasuko Lurrazpi taberna. Argazki topaketan parte hartzeko deia egin die sakandar guztiei. Abenduaren 21era arte jasoko dira argazkiak. Parte hartzaile guztien artean hiru sari zozketatuko dira: arkumea, ardo kutxa eta gazta bat. www.lurrazpi.blogspot.comorrian ikusi daitezke orain arte jasotako argazkiak.