Altsasuko Musika Eskola eta Gazte Asanblada elkarlanean

Guaixe 2009ko abenduaren 18a

Abenduaren 19an, larunbatean, 22:30ean, Altsasuko Gaztetxean.Altsasuko musika eskolak eskema guztiak apurtuko dituen kontzertua iragarri du: eguberritako ohiko kontzertuetatik aldendu eta kontzertu martxosoa antolatu du Altsasuko Gaztetxean. Bi talde igoko dira Gaztetxeko agertokira: Gasteizko Bronze eta Altsasuko Potrobero. Musika Eskolako ikasleek osatutako talde bat ere haiekin batera parte hartzekotan zen, baina ezin izan dute. Altsasuko Gazte Asanbladarekin batera antolatu dute kontzertua. Tendentzia berriak musika eskolanKontzertuaren bidez, gazteengana hurbiltzeko ahalegina egin nahi izan du Altsasuko Udal Musika eskolak. "Gazteek musika eskola aukera eta tresna baliagarri gisa ikustea nahi dugu" azaldu dute Musika Eskolako ordezkariek. Ahalegin horren oihartzuna du musika eskolaren eskaintzan. Izan ere, instrumentu klasikoei musika tresna berrien eskaintza gehitu dio Altsasuko Musika eskolak. Horien artean daude bateria eta gitarra eta baxu elektronikoa. "Musika eskolaren eskaintza eta ikasketa plana egokitu dugu tendentzia berriko musika taldeak sortzen laguntzeko" azaldu digu Josu Estarronak.Altsasuko Udal Musika Eskolak herriko Gazte Asanbladaren lankidetza eskertu du.