Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Abenduaren 20an, domekan, 19:30ean, Altsasuko elizan.Urtero bezala, Gabonetako Kontzertua antolatu du Altsasuko Erkudengo Ama abesbatzak. Kontzertu atsegina iragarri dute, Inma Arroyoren zuzendaritzapean. Kontzertuari hasiera emateko, urtean zehar landutako zenbait kantu eskaini dizkiete entzulerik fidelenei, haien herritarrei. Ondoren, gabon-kantek hartuko dute protagonismo osoa: gabon-kanta ezagunak abestuko dituzte lehenik eta Enrike Zelaiak konpondutako Altsasuko gabon-kantak ondoren. Altsasuko akordeoilari handiaren laguntza izanen du abesbatzak, baita Josetxo Lumbreras perkusiolariarena ere. Bestalde, Imanol Erkizia musikariaren Estalpe zahar batean gabon-kanta nabarmendu dute altsasuarrek, kontzertuaren egunean haien artean izanen baita konpositorea.Abesbatza AsturiasenAltsasuko Erkudengo Ama abesbatzak Asturiaseko bidea hartu zuen azaroaren amaieran. Cudilleroko Habanera Topaketan parte hartu zuten. Altsasuarrekin batera Asturiasko Printzerriko Abesbatza Gaztea, Valladolideko Valparaiso abesbatza eta Cudilleroko San Pedro abesbatza aritu ziren kantuan. Lau abesbatzak mahaiaren inguruan bildu ziren jaialdiaren amaieran. Asturiarren harrera paregabea nabarmendu zuten altsasuarrek.