Auto istripua herrian

Guaixe 2009ko abenduaren 15a

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, gaur 4:20 aldera auto istripua izan da Altsasun, herrian. Argitu ez diren arrazoiengatik auto bat bidetik atera da. Autoa gidatzen zuen 46 urteko gizona, pronostiko erreserbatuarekin Bideko Ama ospitalera eraman dute. Nafarroako Gobernuak, bestalde, gidari guztiei tentu handiz gidatzeko aholkua eman die. Izan ere, egun hauetako hotzarengatik edozein altueran izotza edo elurra egon daitekeelako. Irurtzunen elurra kentzeko makina bat prest dago zer gerta ere.