Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Abenduaren 8an jokatu zen Altsasuko Zubeztia elkarteak antolatutako 29. Herri Lasterketa-Alberto Barrikarte Memoriala. Iaz 100 korrikalari inguru aritu ziren baina aurten bikoiztu egin zen parte-hartzea, antolakuntzaren harridurarako. "203 arituko dira, parte-hartze errekorra da. Ez genuen espero baina guztia ongi ateratzeko ez da arazorik izango" zioten Zubeztia klubeko ordezkariek. Korrikalarien lana gertutik jarraitzeko ikusleak ere poliki bildu ziren Zubeztia elkartearen parean eta baita Altsasuko beste hainbat txokotan, giroa berotuz eta goiz hotz baina ederra izan zen Ama Birjinaren egunekoa. Antolakuntzak herrian barna prestatutako zirkuituari lau buelta eman behar zizkioten korrikalariek, guztira 12,4 km osatzeko. Korrikalari horien artean izen handikoak zeuden: Martin Fiz gasteiztarra bere ohiko entrenamenduko koadrilarekin, Joseba Beloki txirrindularia tartean, Estatuko Mendi Lasterketen txapeldun Zuhaitz Ezpeleta eta beste. Gasteiztik eta Gipuzkoatik etorriak ziren asko, eta, jakina, sakandarrek ez zuten huts egin. 52 sakandarrek erantzun zioten Zubeztia elkartearen deiari. Oso azkarraLasterketa ziztu bizian joan zen eta Martin Fizek sekulako erakustaldia eman zuen. Hasieratik aurrean jokatu ziren Juanjo Igarzabal, Zuhaitz Ezpeleta eta Gasteizko korrikalari ezaguna eta bigarren itzulerara arte elkarrekin joan ziren. Ordutik aurrera Fizek erasoa jo eta bakarrik heldu zen helmugara (39:31), Zumarragako Juanjo Igarzabali 13 segundo atereaz. Zuhaitz Ezpeleta izan zen hirugarrena (40:40). "Oso azkar joan da lasterketa.Igarzabalek eta Ezpeletak asko estutu naute eta irabazteagatik pozik nago. Egun polita pasa dugu eta asko gustatu zait lasterketa" zioen Fizek. Igarzabal eta Ezpeleta iritzi berekoak ziren. Lehen sakandarra Francisco Javier Borrega altsasuarra izan zen (42:17), helmugara 15. tokian heldu eta gero. Emakumeetan Marisol Ramos beteranoak ez zuen areriorik izan eta lehena izan zen (48:44) helmugan 84.a sartu eta gero. Elena Calvillo beasaindarra izan zen bigarrena (49:22) eta Maitane Txueka arbizuarra hirugarrena eta lehen sakandarra (50:36). Bukaeran sari ematea eta auzate ederra izan ziren bildutakoendako. Sakandarren sailkapena1.Martin Fiz (Gasteiz): 39:3115.Fco. Javier Borrega (Altsasu): 42:1724.Fco. Javier Gomez (Altsasu): 43:1530.Esteban Berdud (Altsasu): 43:3437.Juantxo Arregi (Altsasu): 44:4540.Ion Iñaki Araña (Arbizu): 45:0541.Karlos Zelaia (Uharte Arakil): 45:1448.Jesus Goena (Etxarri Aranatz): 45:5950. Juan Carlos Gomez (Altsasu): 46:0751. Alberto Arrizabalaga (Olazti): 46:0852.Jokin Lazkoz (Altsasu): 46:2153.Juan Luis Maiza (Etxarri Aranatz): 46:2256.Igor Flores (Altsasu): 46:2662.Mikel Lakuntza (Altsasu): 46:5966.Jose Ignazio Mikeo (Lakuntza): 47:1176. Gorka Garzia de Eulate (Altsasu): 48:3378. Fernando Ganuza (Olazti): 48:3579.Aritz Pellejero (Lakuntza): 48:3682.Jose Javier Maiza (Etxarri Aranatz): 48:4185.Iñaki Martiarena (Uharte Arakil): 48:4586.Isidro Asurabarrena (Altsasu): 48:4692.Fernando Igoa (Etxarri Aranatz): 49:0896.Juantxo Azurmendi (Altsasu): 49:18112.Alberto Arteta (Altsasu): 50:20114.Fco. Javier Moyano (Altsasu): 50:21116. Jose Antonio Salgado (Altsasu): 50:22117.Santi Agirre (Iturmendi): 50:24124.Iban Azanza (Altsasu): 50:32125.Andoni Azanza (Altsasu): 50:35126.Maitane Txueka (Arbizu): 50:36131.Igor Auzmendi (Unanu): 50:59136.Segio Palomares (Altsasu): 51:15140.Javier Riezu (Altsasu): 51:32144.Javier Irigoien (Altsasu): 52:05149.Juan Carlos Perez (Altsasu): 52:56157.Jone Pelaez (Altsasu): 53:23158.Aingeru Azazeta (Altsasu): 53:23166.Jose Reyes Palacios (Altsasu): 54:44168. Jaime Gonzalez (Altsasu): 54:45171.Tomas Mauleon (Etxarri Aranatz): 55:04172. Jose Ignazio Lazkoz (Altsasu): 55:30173.Fco. Javier Vilar (Urdiain): 55:31174.Jose Maria Mercero (Unanu): 55:36178.Odei Iturriotz (Altsasu): 56:14184.Antonio Moreno (Altsasu): 56:42190.Jonathan Curiel (Altsasu): 57:40191.Lopez de Goikoetxea (Altsasu): 57:45192.Juan Perez (Altsasu): 57:46194.Xabi Ramirez de Alda (Altsasu): 58:23195.Peio Goikoetxea (Urdiain): 58:30199.Belen Mendoza (Altsasu): 59:05200. Pedro Jose Iglesias (Altsasu): 59:13202. Edurne Razkin (Etxarri Aranatz): 59:45