Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehenean Altsasuko Udalak Dantzalekuko kirol guneko lanak La Guereña enpresari ematea erabaki zuen. Futbol zelaian belar artifiziala jarri eta, atletismo pista eta salto gunea guztiz berrituko ditu. Lanek 963.777 euroko aurrekontua dute. Lanak Enplegurako Toki Inbertsioaren Estatu funtsarekin finantzatuko dira eta, horregatik, urtea despeditu aurretik hasi beharko dituzte. Hiru hileko epean despeditu beharko lirateke. Baina, lanak luzatzea aurreikusten da, eguraldi baldintza jakin batzuk behar direlako lan horiek egiteko. Milioi erdi euro gehiagoDantzalekun hobekuntza lanak egiteko diru gehiago etorriko da Madrildik heldu den urtean. NaBai-ren zuzenketa bat onartu da eta heldu den urteko Estatuko aurrekontuetan jasoko da.