Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ekuadortarren elkarteak Sakanako Mankomunitatearen Immigrazio Zerbitzuaren laguntzarekin antolatu duen ospakizunaren protagonistak txikienak izanen dira. Haur guztiak gonbidatuak daude domekako ospakizunera. Hurbiltzen direnek jolastu, dantza egin eta merienda ederraz gozatzeko aukera aparta izanen dute. Aita Noelek eta Olentzerok ere hitzorduan ez dute hutsik eginen. FestaZubiondo elkartean, domekan, 16:00etatik aurrera.