Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Gazte Asanbladak (AGA) urtero garai hauetan antolatzen duen azoka aurkeztu du. AGA-k azokaren bidez jendeari nahi dio "kontsumista basati bihurtu gaituztela, beste sistema baten alde borrokatu beharrean". Gazteen ustez, "gabonetan gehiegizko kontsumoa bulkatzen da, gure eguneroko beharrei erantzun beharrean". Horren aurrean, AGA-ren azokak "etxean erabiltzen ez ditugun gauzak probetxuzkoak bihurtu" nahi dituzte. Nola gaur arratsaldean, hala aste osoan zehar, asanbladako kideak Gure Etxean objektuak biltzen ariko dira. Objektu horiek guztiak azokaren oinarri izanen dira. Domekan azokan bildutako objektuak beste zerbaitekin trukatzeko aukera izanen da. AzokaDomekan, 18:00etan, Gure Etxean.