Gazte koadrilendako deia

Guaixe 2009ko abenduaren 23a

DBH-n euskaraz ikasten baduzu eta irteeretan eta hainbat ekintzetan parte hartu edo musikaz, ikuskizunez eta abarrez gozatu nahi baduzu, gazte, ez galdu aukera. Hemen da kuadrillategi. Zer den? Gazte koadrilak astean behin bildu eta bi ordu eta erdiz haien gustuko hainbat jarduera egitean datza kuadrilategi. Ongi pasatzeko aukera bat. Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak martxan jarri duen egitasmoa da eta, izenak dioen moduan, koadrilei zuzenduta dago. Talde bakoitzeko bost kide gutxienez parte hartu behar dute. Eguna parte-hartzaileek erabakiko dute. Jarduera doakoa da. Informazio zabalagoa nahi duenak 689 029 778 telefonora hots egin eta arakil.euskara@sakana-mank.com e-postara zuzendu. Aurkezpen bileraAbenduaren 28an, astelehenarekin, 17:00etan, Gure Etxean.Esperientzia gehiagoEuskara Zerbitzuak sustatutako programa hori Lakuntzan eta Urdiainen martxan da. Oraindik ere badira plazak eta inork parte hartu nahi badu izena ematea besterik ez du. Etxarri Aranatzen azkenean ez da saiorik eginen.