Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Domeka arratsaldean Zubiondo elkartean bildu ziren neska-mutilek primeran pasa zuten tomate dantzan, arrautzaren eta bestelako jolasekin. Gainera merienda eta Olentzerok eta Aita Noelek banatutako sariak jaso zituzten. Giro ederra sortu zen Ekuadortarren elkarteak Sakanako Mankomunitatearen Immigrazio Zerbitzuaren laguntzarekin antolatutako ekitaldian. Ekuador, Maroko, Portugal eta Sakanako sorterria zuten haur eta helduak bildu zituen festak. Ekuadortarren elkarteko lehendakariaren eta Zubiondo elkarteko kideen esanetan "halako ekimenek kultura ezberdinak pixka bat hurbiltzeko eta pixkanaka elkar ezagutzen joateko balio dute".