Ane Martinez Espainiako txapelketan

Guaixe 2009ko abenduaren 21a

Aurreko asteburuan Don Beniton (Badajoz) Espainiako haur mailako erkidego arteko igeriketa txapelketa jokatu zen. Nafarroako selekzioko igerilarien artean Sakana igeriketa taldeko Ane Martinez Mazkiaran zegoen. Ane, bakarka, estilo libreko 100 eta 200 metroko probetan aritu zen. Aurrenekoan 15. gelditu zen, 1:04:16 denborarekin eta bere marka segundo bat onduz.  Bigarrenean 2:23:78ko denbora egin zuen eta 19. sailkatu zen. Horretaz gain, 100 eta 200 metroko estilo libreko lauko probetan eta 4 x 100 estilotan ere lehiatu zen.