Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko La Encina Extremadurako Elkarteak futbol 11n aritzeko nesken futbol taldea osatu nahi du. Taldean aritu nahi duten neskek gutxienez 15 urte izan beharko dituzte eta ez dute beste talderen batean aritu behar izango. Jokalarien kopuruaren arabera finkatuko da prezioa. Nesken taldea sortzen denean (gutxienez 15 jokalari) zehaztuko dira ordutegia eta beste. Interesatuek 687 901 205 telefonora hots egin dezakete (Jesus Cidoncha) edo cecuexlaen@hotmail.com web gunera jo dezakete.