Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Iortia kultur gunea leporaino bete zen joan zen larunbatean. Angel Iriarte Potaje, Altsasuko akordeoilari eta konpositorea omendu zuten herritarrek. Aretoa leporaino beteta eta beste horrenbeste agertokia; musikari askok parte hartu zuten omenaldian: Enrike Zelaiak, Txema Augustok, Mielotxin-eko taldekideek, Nagiro akordeoi laukoteak, Tomas Albizuk, Iñigo eta Imanol Goikoetxeak, Jesus Irisarrik, Joseba Lumbrerasek eta, nola ez, kontzertuaren antolatzaile Trasteando taldeak.Angel Iriarte Potaje-ren jota eta porrusaldak izan ziren protagonista.Gerra osteko urte ilunak musikaz alaitu zituzten musikari guztiendako omenaldi bihurtu zen larunbatekoa. Eskolarekin batzuk eta gabe beste batzuk, baina guztiak ere intuizio eta gustu handiarekin garai bateko ospakizunen izarrak ziren.www.altsasukopotaje.blogspot.comAngel Iriarte Potaje akordeoialari altsasuarra omentzeko eta bere musika ezagutzera emateko asmoz sortu da bloga. Altsasuarraren argazkiak, partiturak eta haien grabazioak aurki daitezke bertan.