Erregeak hainbat modutara

Guaixe 2009ko abenduaren 29a

Urtero moduan Errege Kabalgata eta Ezkutari Egunaren aldeko elkarteak marrazki lehiaketa antolatu du, Migel Anjel Agirreren oroimenez. Lehiaketara aurkeztu ziren ia 300 marrazkiak aurreko astean, Gure Etxea eraikinean. Epaimahaiak guztiak aztertu eta maila bakoitzean sari pare bat banatu zuen (lehenengoarendako 60 euro marrazketa materialean eta bigarrenarendako 30 euroko balioa duen materiala). Maila bakoitzeko marrazki onena eta Agirreren familiak saritutako marrazkiak Errege Kabalgata eta Ezkutari Eguna iragartzen duen kartelean ageri dira. SarituakMaila        Egilea0-6 urte     1. Ane Lapuente. Ziordia. Korazonisten ikastetxea.                  2. Irune Gil. Olatzagutia. Korazonisten ikastetxea.7-9 urte    1. Maider Bengoetxea. Altsasu. Iñigo Aritza ikastola.                 2. Alexander Conde. Ziordia. Korazonisten ikastetxea.10-12 urte    1. Markel Galbete. Olazti. Koldo Arnanzen marrazki eskola.                     2. Olaia Perez. Altsasu. Itziar Nazabalen marrazki eskola.Sari berezia: Jon Paredes. Altsasu.