Urtea txirrindula gainean despeditzen

Guaixe 2009ko abenduaren 31

San Silbestre txirrindula martxaren XXVII. edizioa jokatuko da gaurkoan. Sociedad Deportiva Alsasuak antolatutako proba 16:15ean abiatuko da Iortia plazatik. Tropelak Altsasun barna buelta bat eman eta gero Urbasako portuko bidea hartuko du. Txirrindulariak ur saltora arte batera joanen dira eta hara iritsitakoan lehia hasiko da. Helmuga Urbasako Interpretazio Gunean izanen dute txirrindulariek. Marraz gain antolakuntzak txirrindulariendako salda beroa prest izanen du. Proba despeditu ondoren, 18:30ean, Akelarre tabernan oroigarri eta sari banaketa eginen da. Izen ematea16:00etan Kukua tabernan. Kuota txiki bat ordaindu behar da.