Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Magiaz beteriko egunak omen dira Gabonak. Altsasun ohi baino gehiago luzatuko da Gabonetako magia. Ilbeltzaren 10ean, Pedro III.-a ilusionista handiak ekarriko du magia. Izeneko sari eta txapelketek nabarmentzen dute magoaren maila. Esaterako, magia orokorreko Espainiako txapeldun izendatu zuten 1999-2000n.Hamabost urteko esperientzia lagun, kalitate handiko ikuskizuna dakar Pedro III.ak. Saio ikusgarriak, efektu interaktiboak, desagerpenak eta amaiera ikaragarriak. Hamaika emanaldi harrigarrik osatzen dute Ilusio puzzlea. Ikuskizunak ilusioaren munduan murgilduko ditu ikusleak.Ilbeltzaren 10ean, domekan, 17:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean. Sarrera: 3 euro.