Muslariak Euskal Herriko txapelketarako bidean

Guaixe 2010eko urtarrilaren 11

Larunbatean jokatu zen Zubi Ondo elkartean (16:30etik 21:30era) Euskal Herriko Mus Txapelketako Altsasuko kanporaketa. 28 bikotek eman zuten izena eta lau onenak Nafarroako kanporaketarako txartela eskuratu zuten. Txapelketako finala Seguran jokatuko da, martxoan, Ipar-Hegoa ospakizunaren barruan. Txapeldunak: Iban - MarkoBigarrenak:    Oraa - ZubiriaHirugarrenak:  Pablo - SergioLaugarrenak:  Maikel - LarreaSariak eman zituzten laguntzaileak:  Lurrazpi, Espejo, Toki-Jai, Urtzi, Xume, Gernika, Gautxori, Arkangoa, Koxka, Biltoki, Oasis, Gure, Ibai, Mesón, Goya, Akelarre, Txalaparta, S. Deportiva, Iortia, Iru-Bide, Iruña-Bide.