Giza Eskubideen Saria Helena Tabernarendako

Guaixe 2010eko urtarrilaren 11

Txileko Valparaiso hiriak Nazioarteko Zine Jaialdia hartu zuen asteburuan. Helena Tabernaren La buena nueva filma saritu du epaimahaiak. Altsasuko zuzendaria Memoria Historikoa kategorian nagusitu da eta Salvador Allende izendapena jaso du.Lau urteko ibilbidearen ondoren, izena hartu du jaialdiak. Horren adierazle dira bertan lehiatu ziren nazioarteko 104 filmak. Diktadura garaitan nahiz bestela emandako giza eskubideen urraketak salatzen dituzte filmek. Helena Tabernaren La buena nueva filma Espainiako Gerra Zibilean kokatzen da. Gerra lehertzear zela, Altsasura iritsi berri zen apaiza da protagonista. Elizak gerran jokatu zuen papera aztertzen du. Agerian uzten ditu gerra garaiko gehiegikeriak.Ibilbide arrakastatsua2008ko udazkenean mustu zen filma Altsasuko Iortia kultur gunean. Ikusmira handia sortu zuen Sakanan, bertako antzokiak leporaino betez. Bailaratik kanpo ere oihartzun handia eskuratu du. Ibilbide arrakastatsua egin du Euskal Herriko, Espainiako, Europako eta Ameriketako jaialdietan. Valladolid, Korea, El Cairo, Nante, Marsella, Alemania, Chicago, Uruguai, Monreal, Donostia eta New Yorken izan da, besteak beste. Zenbait sari jaso ditu jaialdi horietan.Sariak Seminci Valladolideko 53. Zinema AsteaAktore Onenaren Saria Unax Ugalderi.CEC Zinema-idazleen SariakGizon eta Emakume Aktore Onena eta Soinu-banda Onenaren Sarietako hautagai.Nanteseko Zine Espainolaren 19. Jaialdia Ikuslearen Saria.Calandako Luis Buñuel Nazioarteko JaialdiaIkusleen Saria.Toulouseko XIV. Zinema JaialdiaIkusleen Saria.Aktore Onenaren Saria Unax Ugalderi.Musika-Banda Onenaren Saria Angel Illarramendiri.Emakumezko Aktore Berri Onenaren Saria Susana Gomezi.Bogotako Nazioarteko XXVI. Zinema JaialdiaBrontzezko Circulo Precombino Saria.Marsellako Horizontes del Sur VIII. JaialdiaIkusleen Saria.Viña del Mar hiriko Nazioarteko XXI. JaialdiaAktore Onenaren Saria.Mare de Bastia hiriko Nazioarteko XXVI. Zinema JaialdiaIkusleen Saria.Gazteen Saria.Valparaisoko Giza Eskubideen Nazioarteko IV. Zinema JaialdiaMemoria Historikoa kategorian lehen saria, Salvador Allende izendapena.