Txuspo Poyo New York-eko euskal erakusketan

Guaixe 2010eko urtarrilaren 10a

10 urte bete ditu Bilbao Arte Fundazioak. Urtemuga ospatzeko, New York-era salto egin eta Bilbao Arte-New Yorken erakusketa antolatu du. 1998tik 2008ra euskal artista gazteek egindako lanik interesgarrienetakoak eraman dituzte. Txuspo Poyo altsasuarra dago 21 artisten artean. Erakusketak agerian uzten du artista gazteen aniztasuna: askotariko modu, teknika, forma eta gaiak ikus daitezke bertan. Euskal arte garaikidean nabarmendu diren tendentzien isla da. Zazpi ikus-entzunezko, hiru margolan, hiru eskultura, zazpi argazki eta teknologia artelan batek osatzen dute erakusketa.Manhattan erdialdean, Carriage House Center-en egonen da otsailaren 9ra arte. 1997tik hispaniar eta amerikar kulturen elkar trukerako gune bihurtu da eraikin hori. Beraz, AEB-etarako erakusleiho bikaina da.