Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Korrikalari asko animatu ziren urtea korrikan despeditzera. Izan ere, San Silvestre lasterketek xarma berezia dute, denboraldia agurtzeaz gain, akaso lasterketa herrikoienak direlako. Horrela, Dantzaleku Sakanak eta Sakana Triatloi Taldeak Altsasun antolatutako 31. San Silvestrea-Mario Memoriala, Nafarroako San Silvestre zaharrena dena, jendetsua izan zen oso. Guztira 240 korrikalari aritu ziren. Lehenik eta behin, kategoria txikiko probak jokatu ziren, eta aurre-benjaminak, benjaminak, kimuak eta haurrak gustura aritu ziren Altsasuko kaleetan barna. 70 korrikalari aritu ziren kategoria txikietan. Proba nagusiaren txanda heldu zen segidan eta bertan aritu ziren jubenilak, seniorrak eta beteranoak. 5.250 metro osatu behar zituzten Altsasuko herri gunean prestatutako zirkuituan, eta aurten, nobedade moduan, antolakuntzak errepidea itxi zuen, segurtasuna bermatzeko asmoz. 170 korrikalari inguruk hartu zuen irteera eta horietatik 147 heldu ziren helmugara. Proba bizi-bizi joan zen, giro berezian, apustu asko eta lehia handia baitzegoen korrikalari askoren artean. Antton Zelaia urdiaindarraren eta Cesar Sanz aguraindarraren artean erabaki zen lasterketa. Ikuskizun handia eman zuten bi korrikalariek, helmugarako metro gutxiren faltan biak lurrera erori baitziren, baina berehala altxatu eta aldi berean heldu ziren helmugara. Sprintean azkarragoa izan zen urdiaindarra (16:48), Sanz denbora berberean sartuz. Urko Berdud gaztea primeran aritu zen eta bera izan zen hirugarrena, 15 segundora sartuz (17:03) eta probako lehen juniorra bihurtuz. Lehen beteranoa laugarren sartu zen Francisco Javier Gomez altsasuarra izan zen (17:08), eta lehen jubenila Aitor Mozo lakuntzarra (19:18). Emakumezkoetan Ione Pelaez altsasuarra izan zen lehena eta lehen beteranoa (22:21), Aintzane Kerejeta (22:24) eta Maria Mendozaren (23:31) aurretik. Lehen seniorra Joana Perez de San Roman izan zen (24:52) eta lehen juniorra Jaiona/Jaione? Garcia (25:06). Sakandarren sailkapena1. Antton Zelaia (Urdiain): 16:48 3. Urko Berdud (Altsasu): 17:034. Fco. Javier Gomez (Altsasu): 17:086. Javier Borrega (Altsasu): 17:357. Juantxo Arregi (Altsasu): 17:438. Esteban Berdud (Altsasu): 17:549. Ion Iñaki Araña (Arbizu): 17:5810. Igor Flores (Altsasu): 17:5811. Jokin Lazkoz (Altsasu): 18:0412. Jose Antonio Legarra (Altsasu): 18:1513. Gorka Garcia de Eulate (Altsasu): 18:1814. Juan Carlos Gomez (Altsasu): 18:2515. Mikel Berdud (Altsasu): 18:3016. Javi Moreno (Altsasu): 18:3017. Aritz Pellejero (Lakuntza): 18:4118. Iker Zabaleta (Urdiain): 18:4419. Kaxi Estarriaga (Exarri Aranatz): 18:4420. Isidro Asurabarrena (Altsasu): 18:4921. Ismael Arbizu (Etxarri Aranatz): 18:5422. Juantxo Azurmendi (Altsasu): 19:1223. Aitor Mozo (Lakuntza): 19:1824. Alfredo Amillano (Altsasu): 19:2025. Juan Mari Guajardo (Altsasu): 19:2426. Roberto Estarriaga (Etxarri Aranatz): 19:2827. Kike Aldasoro (Altsasu): 19:3328. Fernando Igoa (Etxarri Aranatz): 19:4329. Iñigo Urteaga (Altsasu): 19:4330. Santi Galarza (Iturmendi): 19:4731. Fidel Jimenez (Etxarri Aranatz): 19:5232. Axier Larrion (Altsasu): 19:5533. Jose Javier Maiza (Etxarri Aranatz): 19:5534. Aitor Regil (Altsasu): 20:0335. Jose Ramon Ramirez (Altsasu): 20:0536. Santi Agirre (Iturmendi): 20:1637. Carlos Villalobos (Altsasu): 20:2638. Jon Lapuente (Altsasu): 20:2939. Alberto Arteta (Altsasu): 20:3340. Mikel Goikoetxea (Altsasu): 20:3341. Urko Agirre (Iturmendi): 20:3942. Luis Areta (Lakuntza): 20:4243. Odei Iturrioz (Altsasu): 20:5044. Lopez de Goikoetxea (Altsasu): 20:5445. Javier Riezu (Altsasu): 21:0646. Imanol Urra (Altsasu): 21:1247. Ivan Mazkiaran (Altsasu): 21:2048. Peio Bergara (Altsasu): 21:3349. Jon Arellano (Altsasu): 21:3350. Josu Garmendia (Etxarri Aranatz): 21:4151. Xabier Garziandia (Etxarri Aranatz): 21:4152. Felipe Zelaia (Altsasu): 21:4553. Aingeru Azazeta (Altsasu): 21:4556. Xabier Rayo (Arbizu): 21:5457. Juan Perez (Altsasu): 21:5458. Jesus Irisarri (Altsasu): 21:5659. Mikel Lopez (Altsasu): 21:5660. Adolfo Lopez (Altsasu): 22:0161. Mikel Corchero (Altsasu): 22:0462. Jon Bergara (Ziordia): 22:0463. Eneko Beola (Etxarri Aranatz): 22:0464. Iñaki Grajeras (Altsasu): 22:0465. Xabier Navarrete (Altsasu): 22:0466. Aritz Etxeberria (Altsasu): 22:0467. Juan Martinez (Altsasu): 22:0468. Ignacio Arratibel (Altsasu): 22:0469. Rafael Zufiaurre (Barañain): 22:0470. Jabier Irigoien (Altsasu): 22:0471. Jonathan Curiel (Altsasu): 22:0772. Mikel Santamaria (Altsasu): 22:1273. Jone Pelaez (Altsasu): 22:2175. Iker Estarriaga (Etxarri Aranatz): 22:2976. Joxi Reparaz (Arbizu): 22:2977. Iñigo Sanchez (Altsasu): 22:2978. Oscar Troyano (Altsasu): 22:2979. Tony Oliveira (Altsasu): 22:2980. Jose Ramon Reka (Altsasu): 22:3381. Jose Manuel Cabeza (Altsasu): 22:4082. Gorka Unamuno (Altsasu): 23:0183. Juan Antonio Palacios (Altsasu): 23:2384. Alejandro Zabala (Lakuntza): 23:3085. Marian Mendoza (Etxarri Aranatz): 23:3186. Eusebio Vinagre (Altsasu): 23:3387. Xabi Ramirez de Alda (Altsasu): 23:3988. Braulio Borrega (Altsasu): 23:3989. Jesus Etxeberria (Iturmendi): 23:3990. Luis Angel Diaz (Altsasu): 23:5491. Aitor Salinas (Etxarri Aranatz): 23:5492. Esteban Lanza (Altsasu): 23:5493. Tomas Mauleon (Etxarri Aranatz): 24:0294. Raul Moro (Etxarri Aranatz): 24:0295. Joseba Gorritxo (Etxarri Aranatz): 24:0296. Ignacio Lezea (Altsasu): 24:0297. Fidel Castro (Etxarri Aranatz): 24:0298. Aitor Etxeberria (Altsasu): 24:0299. Xabier Igoa (Etxarri Aranatz): 24:04101. Alfredo San Felipe (Altsasu): 24:17102. Mikel Oraa (Altsasu): 24:41106. Jesus Sayas (Altsasu): 24:52107. Begoña Paniagua (Altsasu): 24:58108. Iñaki Paniagua (Altsasu): 25:01109. Joseba Koldo Mateos (Altsasu): 25:02111. Javier Etxeberria (Altsasu): 25:10112. Javier Martinez (Altsasu): 25:10113. Belen Mendoza (Altsasu): 25:14114. Jose Vilariño (Altsasu): 25:23115. Isidro Davila (Altsasu): 25:23116. David Garcia (Altsasu): 25:36117. Unai Mugika (Altsasu): 25:36118. Migel Chamorro (Altsasu): 25:38120. Jesus Mari Rodriguez (Altsasu): 25:53121. Jaiona/Jaione? Astiz (Ihabar): 25:53122. Marijo Arza (Altsasu): 25:53123. Fco. Javier Rodriguez (Altsasu): 25:53124. Peio Goikoetxea (Urdiain): 25:53125. Ander Reparaz (Arbizu): 25:53126. Alfonso Castellano (Altsasu): 25:53127. Iñaki Otadi (Altsasu): 26:22128. Elena Sanchez (Altsasu): 27:45129. Iñigo Imaz (Etxarri Aranatz): 27:45130. Jorge Yeregi (Altsasu): 28:17131. Sergio Garcia (Altsasu): 28:17132. Luis Javier Perez (Altsasu): 28:17133. Jose Julian Martinez (Altsasu): 28:30134. Enrique Goikoetxea (Altsasu): 28:30135. Ana Maiza (Etxarri Aranatz): 29:33136. Isabel Maiza (Etxarri Aranatz): 29:33137. Edurne Razkin (Etxarri Aranatz): 29:33138. Javi Ramirez de Alda (Altsasu): 29:45139. David Franco (Altsasu): 30:30140. Blanki Torres (Altsasu): 30:45141. Peio Iglesias (Altsasu): 30:45142. Erkuden Iglesias (Altsasu): 30:45143. Mila Santolaya (Altsasu): 30:45145. Jesus Mari Amillano (Altsasu): 30:45146. Gorka Mintegi (Altsasu): 30:45147. Mikel Lopez de Gereñu (Altsasu): 31:23