Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Burunda mendebaldeko Osasun Kontseilua astelehen arratsaldean bildu zen. Legegintzaldi honetan biltzen den lehen aldia zen. Arturo Carreño Altsasuko Ezker Batuko zinegotziak 21 ordezkariri egin zien bilerarako gonbitea eta 17 bildu ziren. Bilkuran ere iparraldeko lehen mailako arretako arduradun den Marian Urra eta erizaintzako zuzendari den Mª Jesus Ederra izan ziren. Lehen bilkuran Arturo Carreño Osasun Kontseiluko presidentetza aukeratua izan zen, Maria Antonia Roman (UPN) beste hautagaiak baino boz gehiago jaso zituelako. Presidente hautatu berriak jakinarazi duenez martxoaren 8rako deitu du kontseiluaren hurrengo bilera, "orduan kexak, Altsasuko osasun etxeko lanak (bi hileko atzerapena dute) eta beste aztertuko ditugu". Ordurako Altsasuko osasun etxeak ere zuzendaria izan lezake, aurrekoak kargua utzi baitzuen.