Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaiak Departamentuak Aita Barandiaran adinduen egoitzarekin duen "utzikeria" salatu du Nafarroa Baik. Egoitza Altsasuko Udalak patronatu baten bidez kudeatzen badu ere, eraikina Nafarroako Gobernuarena da. Beraz, dituen gabezia material guztiak haren ardura dira. Hala jakinarazi du Asun Fernandez de Garaialde y Lazkano parlamentariak. NaBaiko hautetsiak gabezia horiek betetzeko diru partidarik ba ote den galdetu du, "edo soilik pribatuendako daude?" gaineratu du. Gabezia zerrenda2008an eskatutako aulki artikulatuak ez dira iritsi. Iaz auto-babeserako plan bat egin zuen Nafarroako Gobernuak eta pasabideetako ateek suteen kontrako babes neurriak izatea eskatu zuen, sutea sortzekotan pasabideetan sektoreak sortu ahal izateko. Geletan dauden telebistak 1991koak dira eta, Lurreko Telebista Digitala hartzeko ezin dira inolaz ere egokitu. 32 telebista berri eskatu ziren eta haien zain daude egoitzan. Bestalde, ohe artikulatu elektrikoak eta dagozkien mesanotxeak ere ez dituzte jaso. KontzertuaAita Barandiaran egoitzako patronatua azaroaren 19an bildu zen eta Gizarte Gaiak Departamentuari kontzertuaren modulua berraztertzea eskatzea erabaki zuen. Dependentzia Legea aplikatzea eskatzen dio patronatuak Departamentuari. Oraindik ez du erantzunik jaso. Fernandez de Garaialde y Lazkanok jakinarazi duenez, Altsasuko egoitzak hileko 1500 euroko prezio finkoa du, han dauden guztiek asistentzia jasotzen dutela ulertzen delako. Parlamentariak jakinarazi du Corcerdep programaren bidez egiten direla adinduen egoitzetako kontzertuak, eta hala betetzen dela Dependentzia Legea. Horren arabera egoitzek 2.100 edo 2.300 euro artean jasotzen dute hilero. NaBaiko hautetsiak departamentuari galdetu dio: "kudeaketa pribatuko egoitzak kontzertatu behar dira soilik? Egun kontzertua duten eta Corcerdep programaren bidez berdin kontzertatu behar da?"40 oheDitu egoitzak; 35 asistentzia behar dutenendako eta 5 haien kabuz baliatzen direnendako.