Altsasu irristalarien topaleku

Guaixe 2010eko urtarrilaren 15a

Sakanako lau irristaketa eskoletako -Olaztiko Sutegi, Altsasuko Irristaketa Taldea, Urdiaingo Aitziber eta Etxarri Aranatz-  kideak biltzeko asmoz, Sakanako Irristaketa Eskolen Topaketak antolatu dituzte. Dagoeneko Olaztin - birritan, Etxarrin ezin izan zelako prestatu - eta Urdiainen gauzatu dira topaketa horiek, eta azkena ilbeltzaren 16an izanen da, bihar, larunbatean, Altsasun. Burunda pilotalekuak hartuko du Sakanako Eskolen Irristaketa Topaketen azken saioa, bihar, larunbatean, 17:00etatik aurrera. Topaketan Sakanako aipatu lau eskoletako neska-mutikoak bilduko dira, ehundik pasa irristalari. Jokoak, lasterketak eta beste izanen dituzte, eta bukaeran guztiendako merienda izanen da. Gainera, Sakanako Mankomunitateak oroigarri bat banatuko die guztiei. Larunbat arratsaldea modu bikainean pasatzeko aukera izanen da biharkoa.