Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateak tren makina erosi zuen, hura moldatu eta Altsasun turismo bulegoa jartzeko. Altsasuko Udalak bi kokapen aurreikusi ditu, oraindik ere ezer erabaki ez badu ere. Iortia kultur gune ondoko berdegunea izanen litzateke bata. Idertzagain kale litzateke beste kokapen posiblea, Aita Barandiaran egoitzaren inguruan.Altsasuko Dendarien Elkarteko ordezkaritzak udalari eskatu dio turismo bulegoa "erdi aldean" kokatzeko, herriko komertzio eta ostalaritzan eragin dezakeelako eta herriari bizitza eman". Dendarien ordezkaritzak azaldu duenez, "ahalegin handia egin du Mankomunitateak makina erosten eta ahalegin handia egin da hura egokitzen, orain herriaren kanpo aldean jartzeko. Beste aukera ez zaigu egokia iruditzen". UdaberrirakoSunsundeguin berritzen ari dira tren-makina. Lanak nahiko aurreratuta daude eta Aste Santurako prest egon liteke. Altsasura hiru zatitan (makina, 2 boggieak eta 2 pantografoak) eraman beharko da, trenbide azpiko zubitik ez litzatekeelako pasako bestela. 40 metro karratuBarruko aldean makinak duena.