Lantegiko lapurra atxilotuta

Guaixe 2010eko urtarrilaren 19a

Berri agentziek jakitera eman dutenez, Guardia Civilak tolosar bat atxilotu du. Atxilotutako gizonari gauzetan indarra erabiliz egindako lapurreta  eta delitu simulazioa egotzi diote. Guardia Civilak jakinarazi duenez, hilaren 7an Altsasuko lantegi batean ustezko lapurreta baten berri jaso zuten. Patruila batek gaserako letoizko balbulaz kargatutako furgoneta bat opatu zuten inguruan. Dirudienez, gizonak Guardia Civila ikustean hanka egin zuen eta gero, lapurretarekin ez lotzeko furgonetaren lapurreta salatu zuen Ertzaintzan. Enpresako arduradunak hurrengo egunean salaketa jarri zuen. Lapurtutakoak 15.000 balioa zuen. Enpresako arduradunak abenduaren 31n ere beste salaketa bat egin zuen.Enpresaren  itxieraren berri ematean, aurreko astean, Isphordingeko langileek hiru lapurreten berri eman zuten. Langileen ordezkariek salaketa jarri zuten eta gaineratu zutenez, hirugarren saiakerako furgoneta kuartelean zegoen.