Literaturari zukua ateratzen

Guaixe 2010eko urtarrilaren 19a

Altsasuko Kima Euskara Taldearen agendan gorriz markatuta daude hileko azken ostegunak: Testu Bazka egunak dira. Ilbeltzaren 28an dute hurrengo hitzordua, Altsasuko Gure Etxea eraikineko bigarren pisuan. Testu bazkak ez dakar etxerako lanik. Lagundutako irakurketa saio bat egitean datza. Euskal idazle batean testu labur bat hartu, guztion artean irakurri eta, saioaren gidariaren galderen bidez, testuari mamia, zukua, sekretuak eta beste ateratzeko saiakera eginen da. Literatura bidaian parte hartzeko gonbitea egin du Altsasuko euskara taldeak. Lanak errazte aldera, aurretik izena ematea eskatu dute, Altsasuko udal liburutegian edo altsasuneuskaraz@euskalerria.org helbidean. Hilaren 26a, asteartea da horretarako azken eguna.