Zabalo eta Misiego altsasuarrak bikain Nafarroako selekzioarekin

Guaixe 2010eko urtarrilaren 19a

Irailaren 4tik 10era bitartean Saskibaloi Selekzio Autonomikoen Espainiako Txapelketak jokatu ziren Zaragozan, haurren mutilen mailan. Iñigo Zabalo Oiarbide eta Jorge Misiego Torralba altsasuarrek Nafarroako selekzioarekin hartu zuten parte. Ilbeltzaren 4an Murtzia izan zuen arerio Nafarroak eta 62-87 galdu zuten nafarrek. Hurrengo egunean Errioxari 64-24 irabazi zieten nafarrek, partida erosoan. Ilbeltzaren 6an Extremadura izan zuen arerio Nafarroak. Nafarroak 82-37 garaitu zuen Extremadura, defentsan eta erasoan bikain ibili eta partida perfektua egin ostean. Eta bukatzeko Asturiaseko selekzio indartsua izan zuten aurkari, nafarrak 77-60 gailenduz. Horrela, txapelketa bikaina egin zuen Nafarroak, preferente mailan hirugarrena sailkatuta eta neurketa orokorrean 13.a izanda. Aurreko urteetako klasifikazioa hobetzea lortu zuen nafarrek, eta azken 20 urteetan izandako posturik onena berdindu zuten. Hortaz, zorionak guztiei eta bertan aritu diren bi sakandarrei bereziki.